XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lurrean dagoen ur-kantitatea beti berdina da.

Etengabeko mugimenduan dagoelako gertatzen da hau, hots, hodeietatik lurrera eta lurretik hodeietara doalako; uraren zikloa deritzo honi.

Eguzkiaren beroak lurrindu egiten du itsaso, ibai eta aintziretako ura, ur-bapore bihurtuz.

Lurrina gora doan neurrian, hoztu egiten da eta ur-tanta txikiak sortzen dira, hodeiak alegia.

Hotzagotuz gero, euria, elurra eta kazkabarra edo txingorra sortzen dira.

Horrela, lurraren gainazalera itzultzen da ura eta ibai, itsaso eta aintziretarantz joaten da edo lurra iragazten du, lurpeko urak eratuz.

Honela ixten da zikloa eta urak bere ibilbideari ekiten dio berriro.

Uraren zikloa: urak atmosferatik lurrera eta lurretik atmosferara burutzen duen etengabeko mugimendua da.

ARIKETAK 6. Gogoratu uraren zikloa eta ordenatu esaldi hauek: a) Ur-bapore edo lurrinak eratzen ditu hodeiak.

b) Eguzkiak berotzen eta lurrintzen ditu ibai, itsaso eta lakuetako urak.

c) Euri-urak lurra iragazten du edo itsasora joaten da.

d) Hozten direnean, euria sortzen dute hodeiek.

7. Idatzi istorio bat ur-tanta baten bidaiari buruz. Apaindu marrazkiz.

8. Ikusi duzu inoiz elurra egiten? Noiz egiten du elurra edo kazkabarra?.

lurrinketa / kondentsazioa / hotza / beroa / Ur-kantitate handia duelako Planeta Urdina ere deitzen zaio Lurrari.

Badakizu... uraren zikloa lapiko handi baten antzekoa dela? Eguzkiak berotuta egonik, estalkia edo tapa hozten zaio.

Lurrina kondentsatu egiten da eta euria bezala edo bazterretatik jausten da.